Partzuergoa
Linguatec-IA proiektuaren partzuergoa honako erakundeek osatzen dute:
Linguatec-IA proiektuaren partzuergoa honako erakundeek osatzen dute:
ELHUYAR
ELHUYAR. Proiektuaren burua. LINGUATEC-IA proiektuaren onuradun nagusia da, eta bere gain ditu, besteak beste, proiektuaren kudeaketa administratibo-finantziarioa eta koordinazio orokorra.
ELHUYARen sortzetiko helburu eta xedea da zientzia eta euskara bultzatzea, sustatzea eta garatzea. Hizkuntzaren eta adimen artifizialaren teknologien esparruan, Orai-k, Elhuyarren adimen artifizialeko zentroak, ikerketa-arlo hauetan dihardu, besteak beste: itzulpen automatikoa, hizkuntza-baliabideak automatikoki sortzea, testu-meatzaritza eta hizketaren teknologiak. Era berean, ELHUYARek esperientzia luzea du hizkuntza-teknologiei buruzko Europako proiektuen buru izaten eta haietan parte hartzen. Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko kidea da.
LO CONGRÈS PERMANENT DE LA LENGA OCCITANA
LO CONGRÈS PERMANENT DE LA LENGA OCCITANA da, Elhuyarrekin batera, ideia bultzatzen duen erakundea eta proiektuaren koordinazioaren arduraduna. LO CONGRÈS okzitanieraren eskualde arteko erakunde arautzailea da. Okzitanieraren bizitasuna eta garapena sustatzea du helburu, haren ezagutza eta kodifikazioa indartzeko lan eginez eta hizkuntzaren alderdi desberdinetan tresnak sortuz horretarako (lexikografia, lexikologia, terminologia, neologia, fonologia, ortografia, gramatika eta toponimia).
HITZ
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (UPV/EHU) HiTZ zentroak ordezkatzen du. HiTZ erreferentziazko zentroa da Hizkuntza Teknologietan. Helburua du ikerketa, prestakuntza, transferentzia teknologikoa eta berrikuntza sustatzea hizkuntza eta ahotsa ardatz duten adimen artifizialean. Laurogeitik gora irakaslek eta ikertzailek osatzen dute diziplinarteko giza taldea: informatikariak, hizkuntzalariak, humanitate digitaletako ikertzaileak eta ingeniariak biltzen ditu. Ixa eta AhoLab ikerketa-taldeek osatzen dute HiTZ zentroa. Euskarak eta baliabide urriko hizkuntzek lehentasuna dute beren jardunean.
UNIVERSITÉ TOULOUSE JEAN JAURÈS
TOLOUSE JEAN JAURÈS UNIBERTSITATEA. Toulouse-Jean Jaurès Unibertsitatea okzitanieraren eta haren irakaskuntzaren inguruko ikerketaren zentro nagusia da.
LINGUATEC-IA proiektuaren esparruan, CLLE laborategiko OCRE taldeko (OCcitan, Langues Romanes, langues d’Europe : décrire, formaliser, outiller, comparer) ikertzaileek okzitanierako hizkuntzalaritzari eta haren tratamendu automatikorako baliabideak sortzeari buruz dituzten ezagutzak eskainiko dituzte.
UNIVERSITÉ PERPIGNAN VIA DOMITIA
PERPINYÀKO VIA DOMITIA UNIBERTSITATEA. Perpinyàko Via Domitia Unibertsitatearen ordezkaria LAMPS taldea da (Laboratoire de Modélisation Pluridisciplinaire et Simulations). Modelizazioan eta simulazio digitalean, teorikoan zein aplikatuan, oinarritutako diziplina anitzeko ikerketa-unitate bat da, gaitasunak dituena informatikaren, matematikaren eta fisikaren arlo jakin batzuetan. Linguatec-IA proiektuan, LAMPS taldeak ikerketa eta garapena aurrera eramango ditu hizkuntza gutxituen tratamendu automatikoaren inguruan, eta bereziki katalanaren inguruan. Pirinioetako hizkuntzen digitalizazioan aurrera egiteko hizkuntza-baliabideak garatzea
IKER – CNRS
IKER. IKER Euskara eta Euskal Testuen Ikerketa Gunea Ikerketa Unitate Misto (UMR5478) bat da. Bere tutelak Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS), l’Université Bordeaux Montaigne (UBM) eta l’Université de Pau et des Pays de l’Adour (UPPA) dira. IKER Baionan kokatua da, Errobiko campusean, eta euskal ikasketetan berezitua den ikerketa gune bakarra da Frantzian.
LINGUATEC-IA proiektuan, euskal hizkuntzalaritzan eta hizkuntzen trataera automatikoan duen ezagutza ekarriko du. Ikerketa gune honek badu esperientzia euskararentzat baliabideak sortzen.
UNIVERSITAT DE LLEIDA
LLEIDAKO UNIBERTSITATEA. Lleidako Unibertsitatea (UdL) Kataluniako mendebaldeko erreferentziazko unibertsitatea da, ekialdeko Pirinioetako zati handi bat barne hartzen duena, eta, horien barruan, Okzitaniako Arango lurraldea.
UdLren barruan, Filologia eta Komunikazio Departamentuak ikus-entzunezko komunikazioari eta katalan filologiari eta filologia hispanikoari eskainitako ikasketak ematen ditu. Sail honen ikerketa-jardueraren zati bat Grup de Recerca en Transformacions dels Mitjans de Comunicació taldean TRAMA garatzen da, eta, horren barruan, SoGeL taldean (Grup de Recerca en Sociolingüística i Geolinguistica). SoGeL-ek hizkuntzaren bariazio geografikoa eta dinamika sozialak ikertzen ditu, batez ere muga politikoekin lotuta daudenak. Katalana eta okzitaniera ditu zeregin nagusi.
GOBIERNO DE ARAGÓN
GOBIERNO DE ARAGÓN.Aragoiko Gobernuko Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak, lehen aldiz, Europako hizkuntza-proiektu batean parte hartuko du, eta aragoiera sartuko du hizkuntza-teknologien garapenean eta ezarpenean.
Etapa berri honetan, aurreko LINGUATEC proiektuan sortutako tresnak inplementatu eta hobetuko dira. Bertako bazkide izan zen Aragoiko Gobernua (Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia).