Baliabideak

Fritzchens Fritz / Better Images of AI / GPU shot etched 3 / CC-BY 4.0

LINGUATEC-IAk bere hizkuntza-baliabide eta -tresna propioak erabili eta garatuko ditu eta haien aurrerapenean parte hartuko du, Pirinioetako hizkuntzen digitalizazioan aurrera egiteko. Hizkuntza bakoitzaren digitalizazio-mailaren abiapuntuko egoera desberdina denez, hizkuntza bakoitzak tresna eta baliabide espezifiko batzuk behar ditu, haren digitalizazio-mailaren beharrei propio erantzungo dietenak.

Erakunde parte-hartzaileek hizkuntza-prozesamenduarekin lotutako hainbat esparrutan egiten dute lan; esate baterako, konputazio eta hizkuntza-baliabide mugatuko egoeretara egokitutako algoritmo eta arkitektura neuronal berriak garatzen dituzte, euskara, katalana, okzitaniera, aragoiera eta haien aldaera dialektalak frantsesarekin eta espainierarekin konbinatzen dituzten transkripzioko, itzulpen automatiko neuronaleko eta ahots-sintesiko sistemak hobetzeko.

LINGUATEC IA proiektuak LINGUATECen lekukoa hartu du. Proiektu hura POCTEFA funtsekin finantzatu zen hein batean, eta dagoeneko amaituta dago; hiru urteko ibilbidean garapen-maila eta baliabideen maila handia lortu zen.