Pirinioetako hizkuntzen arteko azpititulazio-plataforma

16 December, 2025 By

Hizkuntzen erabilera eta interoperabilitatea bultzatuko duten aplikazioen garapenaren testuinguruan, Pirinioetako hizkuntzen arteko bikoizketa automatikoko plataforma bat lortzea da Linguatec-IAren azken helburu nagusietako bat. Lan-ildo horren helburua da Poctefa lurraldeko hizkuntzetako bat hitz egiten den bideoak gainerako hizkuntzetan ikusi ahal izatea.

Lanaren lehen fasea arrakastaz amaitu da, prototipo bat aurkeztuta bazkideen aurrean: aragoieraren, katalanaren, euskararen, gaztelaniaren, frantsesaren eta okzitanieraren artean jarduten duen azpititulu-plataforma baten garapena da. Plataforma horrek, lehenik eta behin, Linguatec-IA proiektuaren barruan garatutako ahotsa ezagutzeko teknologiak erabiltzen ditu, ahotsa testu bihurtzeko; bigarrenik, itzulpen automatikoa aplikatzen du. Zehazki, itzultzaile hauen teknologiak erabiltzen dira: Traduze (gaztelania-aragoiera itzultzailea), Revirada (frantsesa-okzitaniera itzultzailea) eta Elia (euskara eta beste hizkuntza batzuen arteko itzultzailea). Linguatec-IA partzuergoa osatzen duten zenbait erakundek garatuak dira hirurak.

Bideoan ikus daitekeen bezala, prototipoak dagoeneko baditu zenbait funtzionalitate azpititulu eleaniztunak dituzten bideoak sortzeko.