Mugaz gaindiko Biltzarra: Hizkuntza gutxiagotuak eta adimen artifiziala

5 June, 2026 By

Pirinioetako bi aldeetatik etorkizunari begira

Data: uztailaren 1a
Tokia: Baionako Arteen Hiria (Cité des Arts)
Saioak zuzenean online jarraitzeko aukera

Programa eta izen-ematea

Adimen artifizialaz (AA) inguratuta bizi gara. Baina zer gertatzen da euskararekin, okzitanierarekin, aragoierarekin, katalanarekin? Hizkuntza ‘txikiek’ ba al dute lekurik teknologia horietan? Etorkizuneko garapena segurtatuta daukate?
LINGUATEC-IA proiektuan erantzun horien bila ari gara. Hizkuntza-teknologietan eta AAn aritzeko bide-orri biziak garatu ditugu. Hizkuntza bakoitzaren egoeratik eta beharretatik abiatuta, teknologikoki aurreratzeko ikerketa eta garapenak egiten ari gara, etorkizunera begirako planteamendu irmoekin.
Ikastaro honetan, proiektuaren emaitzak modu irekian aurkeztuko ditugu, eta elkarrekin eztabaidatuko dugu hizkuntzek AAren aroan duten etorkizuna.
Halaber, LINGUATEC-IA proiektuaren partzuergoko kideok duela zenbait urte sinatutako Bikaintasun Sarearen Manifestua eguneratu eta sinatzeko baliatu nahi dugu jardunaldia, lankidetza honek etorkizunean jarraipena izan dezan.