Euskararako oinarri teknologikoa hobetzea eta okzitanierara transferitzea
LINGUATEC-IA proiektuaren azken urtean, bete-betean ari gara garapen guztiekin, baita euskarari dagozkionekin ere.
Euskarari dagokionez, “bi lan bereiz genitzake —azaldu du Aitzol Astigarragak, Orai NLP-ko koordinatzaileak (Elhuyar)—. Batetik, transkripziorako eta hizketa-sintesirako oinarri teknologikoa hobetu dugu. Transkripziorako terminologia berezia sartu dugu, izen bereziak hobeto errekonozitu ditzan, toponimiak eta abar. Eta hizketa-sintesiari dagokionez, emoziodun ahotsak landu ditugu”.
Orain, helburua da lehenbizi lan horiek euskararako amaitzea, eta, “proiektu-bukaera bitarte, teknologia hori beste hizkuntzetara transferitzea da”, dio Astigarragak.
Ikertzaileak dio, horrez gain, ikerketari lotuago dagoen beste lan batean ere badabiltzala: “EHUko HiTZ Zentroarekin batera lankidetzan, euskarazko LLMak garatzeko bi metodologia aplikatu ditugu okzitanierarako, eta orain bi metodo horien emaitzak ebaluatzen ari gara. Emaitzarik onena ematen duen sistemarekin demo bat garatuko dugu”. Beraz, arlo horretan euskararako egindako ikerketa-lana okzitanierara transferitzea ekarpen handia izango da.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest