Lankidetza baten lehen emaitzak
Linguatec-IA proiektuaren helburua da Pirinioetako hizkuntzetako hiztunen arteko komunikazio eleaniztuna erraztea. Euskararekin, katalanarekin, aragoierarekin eta okzitanierarekin (beren aldaera ezberdinetan: gaskoia, langedoziera eta aranera) egiten dugu lan, eta proiektuaren helburua da adimen artifizialeko sistemak eta ikerketak garatzea, Pirinioetako hizkuntza horien garapena bultzatzeko.
Linguatec-IA proiektuan parte hartzen duten erakundeen lankidetzari esker, bultzada handia ematen ari zaie hizkuntza horiei, lurralde horietan hizkuntza gutxituak izanik baliabide gutxi baitituzte. Eta, hain zuzen, lankidetza hori ezinbestekoa da esperientziak partekatzeko eta hizkuntza bakoitzerako soluzio egokiak garatzeko. Proiektuan parte hartzen duen hizkuntza bakoitzaren egoeratik abiatuta egiten dira ikerketak eta garapenak; proiektuaren funtsezko parte bat da hori.
Linguatec-IA proiektua 2024ko urtarrilean hasi zen, eta dagoeneko hasi dira agertzen lehen emaitzak. Hain zuzen, emaitza hauek nabarmendu ditu Itziar Cortesek, Elhuyarreko ordezkari eta proiektuaren koordinatzaileak: “Alde batetik, okzitanierarako hizkuntza-eredu bat garatzen ari gara, eta lehen emaitzak itxaropentsuak dira. Bestetik, Linguatec-IA proiektuan garatutako tresna guztiak integratuko dituen plataforma bat osatzen ari gara”. Proiektuaren beste helburuetako bat da Pirinioetako hizkuntza gutxituen arteko bikoizketa automatikorako plataforma bat sortzea. Cortések dioenez, lan-ildo horretan “dagoeneko baditugu lehen emaitzak. Pirinioetako hizkuntza gutxituen arteko azpititulu automatikoko plataforma baten demo fasean gaude”.
Pirinioetako hizkuntza gutxituak garatzeko bigarren lankidetza-proiektua da Linguatec-IA, eta garrantzitsua izaten ari da horietako batzuk garatzeko.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest