Linguatec-IA Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduko Espainiako Elkartearen XLI. Nazioarteko Kongresuan

29 September, 2025 By

SEPLN 2025 nazioarteko kongresua 2025eko irailaren 23tik 26ra izan zen, Zaragozan. Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduko aurrerapenak aurkeztea, I+Gko aplikazioak eta proiektuak partekatzea, merkatuaren beharrak aztertzea eta komunitate zientifikoa zabaltzen laguntzea zuen helburu kongresuak.

Aitzol Astigarraga Oraiko koordinatzaileak (Elhuyarrek sustatutako adimen artifizialeko zentroa) erakutsi zizkien bertaratutakoei Interreg Poctefa proiektu honen gako nagusiak:

“LINGUATEC-IA: Research and development of Artificial Intelligence for the low-resourced languages of the Pyrenees”. Egileak: Itziar Aldabe, Itziar Aduriz, Xabier Arregi, Aitzol Astigarraga, Myriam Bras, Pauline Charrier, Itziar Cortes, Urtzi Etxeberria, Igor Leturia, Matthieu Martel, Miguel Angel Pelles, Aure Séguier, Jordi Suïls.