Okzitanierarako hizkuntza-teknologiak garatzen jarraitzen dugu, eta aranerara zabaltzen
LINGUATEC-IA proiektuaren barnean, okzitanierako aldaera desberdinetarako hizkuntza-teknologiak garatzen ari gara.
«Aurreko LINGUATEC proiektuan, okzitaniera gaskoian eta langedocarrean aritu ginen batez ere. Orain, aranera ere Pirinioetako gainerako aldaeren maila berean jartzen saiatzen ari gara», azaldu du Aure Séguier Lo Congrès-eko ikertzaileak.
Langedozierarako eta gaskoirako itzulpen automatikoko eta hizketa-sintesiko tresnak badaude gizartearen eskura. Orain, teknologia horiek guztiak aranerarako eskuragarri egon daitezen lanean ari gara proiektuan.
«Baditugu baliabideak, lexikoak, hiztegi egituratuak eta corpusak. Orain, tresnak garatu beharra dago», zehaztu du ikertzaileak.
Bestalde, lehendik sortutako hizketa-sintesiko sistemak hobetzea ere badute ardatz lanek: «Hizketa-sintesia ere aberastu nahi dugu, aldaera bakoitzerako genero desberdinetako ahotsak sortu ahal izateko», erantsi du Séguier-ek.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest