
Linguatec-IA NPLD-Coppieters Campus-ean
Azaroaren 13 eta 15 bitartean, digitalizazioaren, adimen artifizialaren eta hizkuntza gutxituen arteko interakzioa aztertu dute NPLD-Coppieters Campus-ean, Bartzelonan.
Network to Promote Linguistic Diversity (NPLD) Europako sareak antolatutako jardunaldietan, euskararen, katalanaren, galegoaren, irlanderaren eta galesaren esperientziez aritu dira, eta digitalizazioaren garaiotan hizkuntza gutxituentzat lagungarri izango diren aukerak eta jardunbide egokiak nabarmendu dituzte. Halaber, digitalizazioarekin eta hizkuntza txikiekin lotutako ikerketa-proiektuen berri emateko aukera ere izan da. Teknologia- eta ikerketa-transferentziarekin lotutako atalean Linguatec-IA proiektua aurkeztu du Jordi Suils, Lleidako Unibertsitateko kideak.
Hemen ikus daiteke haren aurkezpena.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest