
Linguatec-IA ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresuan
LANGUNE Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak, Federal Union of European Nationalities (FUEN) erakundearekin batera, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua antolatu du. Europako 30 hizlari baino gehiago bildu dira azaroaren 26an eta 27an, 15 hizkuntza gutxituren errealitatea eta egoera ezagutarazteko.
Azken urteetan adimen artifizialak eragin duen lurrikarak arriskuan jarri du Europako hizkuntzen arteko bizikidetza. Ingelesa nagusitzen ari da mundu digitalean, eta kanpoan ari dira gelditzen gainerako hizkuntzak, nola hegemonikoak hala txiki eta gutxituak. Hizkuntza teknologia berrien alorrean atzera ez geratzeko Europako hainbat hizkuntza gutxituk aplikatu dituzten jardunbide egokiak eta egindako urratsak erakutsi ditu kongresuak. Linguatec-IAko partzuergoko kideek aktiboki parte hartu dute hitzaldien programan. Hala, HIZKUNTZA GUTXITUEN ARTEKO LANKIDETZA DIGITALIZAZIOA ETA ADIMEN ARTIFIZIALA SUSTATZEKO gaiari buruzko blokean, Linguatec-IA proiektuaren koordinatzaile Itziar Cortes Etxabek (Elhuyar) eta Benaset Dazeasek (Lo Congrès) parte hartu dute. Etxabek proiektuaren berri eman du, eta Dazeasek, berriz, okzitanierak egindako urrats teknologikoak azaldu ditu. Bestalde, HiTZ zentroko Itziar Aldabe hizkuntzaren industriaren balio erantsiaz mintzatu da.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest